XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galartzako elizatea eta, hondoan, Udalaitz.

Haritz hostoa.

Izan ere, bizi garen garaietan, harrigarria da ikustea gehiengo handiarentzat ezezaguna zen lan isil batez beren herrietako gauza interesgarri guztiak artatzen jakin izan zuten pertsonak geratu zirela.

Beren izaera gal ez zezaten zaindu eta auzoaldeko leku desberdinetan ipini zituzten azpimarratu beharreko grazia eta soiltasunez.

Alderdi honi dagokionez, gure lurraldeko herririk azpimarragarrienetariko bat dugu Apotzaga.

Apotzagako elizak portada erromanikoa du, gotikorako transizioan hala ere.

Bere gainean, gotiko estiloko leiho ajimezatua ikus daiteke.

Multzo osoa, hareharrizkoa, zorroztasun handikoa da.

Leintzeko haranean, arrasto erromanikoak Bedarretako (Aretxabaleta) elizako portadan, Bedoñako (Arrasateko auzoaldea gaur egun) elizako dorrean eta Larrinoko portadan ere aurki ditzakegu, zonako tenpluen beste zenbait arrastoren artean.

Izan ere, ez ditugu ahaztu behar Dorletako Andra Maria santutegiko harburu erromanikoak.

Hala ere, Apotzagako auzoalde honetako gauzarik interesgarriena bere hilerria da.